Prentsa oharra

Ekainaren 4an, Dark After Dark

Oscar Mulero, nazioarteko teknoaren guruetako bat, denboraldiko azken Art After Dark saioan

Madrilgo DJ ospetsuak bere musika elektroniko onena eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan

Datorren ostiralean, ekainaren 4an, Oscar Mulerok, Estatuan nahiz nazioartean ezinbestekoa den DJak, amaiera emango dio Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango
den Art After Dark egitarauaren azken saioari. Oraingo honetan, DJak, Dr. Smoke ezizenarekin, musika elektronikoan zehar bidaia bat eskainiko die bertaratzen dienei: Intelligent Dance Music-etik (IDM) hasi eta acid musikara iritsiko da, tekno klasikoenetik ere igaroz. Nahasketak egiteaz gain, Mulero ekoizle gisa aritu den artista osoa dugu eta munduko tekno-diskoetxe garrantzitsuenetan jardun da lanean; izan ere, egun munduko areto entzutetsuenetan dihardu. Ostiral honetan Museoan izango den saio bakanean bere errepertorioko soinurik lasaienak eta irekienak aurkeztuko ditu.

Saioa 22:00etan hasiko da Mr Chase-ren emanaldiarekin. Fever klubeko DJ egoiliarrak musika independentearen erroak, orainaldia eta etorkizuna azalduko ditu. Heziketa klasikoa duen musikari honek iragan heterodoxoa izan du: psikodelia eta rhythm & blues-a landu izan ditu. Gainera, The Magic Teapot taldearen buru zela jaso zuen lehen saria XI Villa de Bilbao lehiaketan.

Fever klubarekin lankidetzan antolatutako Art After Dark gaueko egitarau honen azken saiora bertaratzen direnek, Henri Rousseau inauguratu berri den aldi baterako erakusketaz ere gozatu ahal izango dute goizaldeko 01:00 arte. Bertan, hogeita hamar bat lanek artistaren ibilbidearen garapena eta horretan landu zituen gaiak azaltzen dituzte, eta arte modernoaren aitzindari gisa izan zuen garrantzia azpimarratzen dute. Izan ere, ikusgai daude haren “oihanen pintura” ezagunak, Parisko eta aldirietako ikuspegiak, irudiak, erretratuak, alegoriak eta ohitura-eszenak. Ikusgai izango dira, halaber, Anish Kapoor eta Robert Rauschenberg: Gluts aldi baterako erakusketak eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak Bilduma Iraunkorraren aurkezpena.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € Publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak. Ikusle-kopuru mugatua.
Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko).

Bilbon, 2010eko ekainaren 2an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.