Prentsa oharra

DJ´en emanaldia Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan

Artea eta musika Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan

Datorren ekainaren 13an, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan artea eta musika uztartzen dituen gaueko beste saio bat eskainiko dute Franco Casado eta Silvia Prada artista polifazetikoek. Saioa Madelekin (Chico y Chica taldeko kidea eta Bilboko Fever Aretoan DJ egoiliarra) lankidetzan antolatu da. Disko eta pop saioaz gozatu ahal izango dute Museoara hurbiltzen direnak eta era berean,Surrealismoaren gauzak, Juan Muñoz: atzera begirakoa, Instalazioak eta Bordeline erakusketak ikusi ahal izango dituzte.

Ekainaren 13an, ostiralean, izango ditugun gonbidatutako artistak musikari ez ezik arteari, diseinuari eta ilustrazioari oso lotuta daude. Silvia Prada Dj-a da eta Bartzelonako Club 13 eta Sala Apolo 2 (Club Tropicana) aretoen musika-programatzailea; horrez gain, New Yorkeko Vmagazine aldizkariak Powerhouse Club” izendatu du. Bere saioek dantzarako gogoa pizten dute: house klasikoa eta umore askoko diskoa nahasten ditu eta 1990eko hamarkadako club kulturari erreferentzia asko egiten diete.

Egungo kulturaren ikertzailea da eta musika munduan ibilitzea ilustratzile gisa jardutearen osagai da, Bere ilustrazio lanak ikusgai izan dira Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC) museoan, Centro de Arte Santa Mónica-n, Arco-n, Pariseko Colette galerian, New Yorkeko Dietch Proyects-en eta Shangaiko MoCA-n. Halaber, orain gutxi liburu berri bat argitaratu du: The Silvia Prada Art Book.

Fran Casado moda diseinatzailea da eta nazioarteko desfileen (Joseph Font, José Castro, Desigual, TCN) musikaz arduratzen da. Era berean, Bartzelonako hainbat aretotan (Club 13, Sala Apolo 2 -Club Tropicana) Dj gisa ibili ohi da. Saio eklektikoak dira bereak, Europa erdialdeko elektro-pop musika, tekno-pop ingelesa, “artie” talde frantsesen soinuak eta “lounge” japoniarra ditu oinarri; egungo ikuspegitik 1980ko eta 90eko hamarkadei begiratzen die eta arrakasta handiko abestien bertsioak egiten ditu.

Hala ere, ezagunagoa da Fran Casado moda dela-eta; izan ere hainbat taldeentzat lan egin du diseinatzaile gisa (Elisa Amann, Trucco, Divinas Palabras). Euskal Herriko Estilisten Elkartearen sortzailea eta presidentea izan zen eta Elisa Amann S.M enpresaren kide-sortzaileetako bat. Egun, Uniforme aldizkari digitalaren zuzendaria izateaz gain, Bartzelonako Bau eskolaren moda-koordinatzailea da eta bertan estilismoa eta modaren historia irakasten ditu.

Non: Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan
Prezioa: 10 Publiko orokorra, 5 Museoaren Lagunak. Sarrerak dagoeneko salgai Museoko leihatiletan eta BBKn (%50eko deskontua Fever Aretorako sarreran gau horretan bertan, Museoko sarrera aurkeztuz gero).
Ordutegia: 22:00etatik 01:00etara

Informazio gehiago www.guggenheim-bilbao.eus helbidean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.