Prentsa oharra

Disneyren magia

DISNEYREN MAGIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

2002ko abenduaren 21etik 2003ko urtarrilaren 5era

Guggenheim Bilbao Museoak eta Disneyk 6 eta 12 urte bitarteko umeei Gabon bereziak proposatu nahi dizkie: marrazki lehiaketa bat Museoko artelanei bizitza emateko!

Haurrak Guggenheim Bilbao Museora etor daitezke abenduaren 21etik urtarrilaren 5era; hemen gustuko duten artelana aukeratu eta hau izango da euren marrazki edo komikien protagonista. Lehiaketaren irabazleek Disneyland Resort Paris-erako bidaia eta beste sari batzuk lor ditzakete.

Datorren astelehenean, abenduaren 16an, 15:45etan Guggenheim-Disney kanpaina hau komunikabideei aurkeztuko zaie. Prentsaurrekoan Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendariak, Laszlo Hubay-k, The Walt Disney Co. Iberia-ko Presidentea denak eta marrazki bizidun enpresa ospetsu honen pertsonaia ezagunenetariko batek, Mickey Mousek hartuko dute parte.

Mickey Guggenheim-en

Seguraski Disneyko pertsonaiarik ezagunena den Mickey Mouse propio dator Bilbora arte lehiaketari bere laguntza ematera eta Calasancio Ikastetxea eskolapioak eskolatik prentsaurrekoan parte hartzera datozen 200 haur baino gehiago animatzera.

Kategoriak eta sariak

Disneyren magia Guggenheim Bilbao Museoan lehiaketak hiru kategoria barne hartzen ditu: 6 eta 7 urte bitarteko umeak, 8 eta 9 bitartekoak eta 10 eta 12 bitartekoak. Lehenego bi kategorietako umeek aukeratu duten Museoko artelan bateko pertsonaiari bizitza eman behar diote marrazki batean; bestetik, ume nagusienek Museoko artelan bat protagonista duen komiki edo binetadun eta testudun istorio bat asmatu beharko dute.

Artista txikiek marrazteko orriak, margoak eta kuxinak izango dituzte euren lanak egiteko eta Museora etorri ahal izango dute nahi duten guztietan abenduaren 21etik urtarrilaren 5era.

Urtarrilan epaimahai batek marrazkirik onenak aukeratuko ditu euren sormena eta originaltasuna kontuan hartuz. Hiru kategorietako lehenengo saria Disneyland Resort Pariserako bidaia bat da, bi nagusi eta ume batentzat. Bigarren eta hirugarren postuan gelditzen direnak sari hauek jasoko dituzte: Disney produktu sorta bat eta Espasak argitaratu berri duen Leo con Disney bildumako hainbat liburu, entzute handiko idazleek idatzitakoak.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Disneyk batera lan egin nahi izan dute artearekin eta umeekin zerikusia duten jarduera dibertigarriak egiteko. Bi instituzioen helburua hezkuntza, familia eta kalitate baloreak artearen bidez indartzea da eta era honetan,

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.