DISNEYREN MAGIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Mickey, Disney faktoriako pertsonaiarik maiteenetarikoa, Guggenheim Bilbao Museora itzuliko da IV. Haur marrazki lehiaketa aurkezteko eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrak egun batez arkitekto bihurtzera animatzeko.
Beste urte batez, Guggenheim Bilbao Museoak eta Disneyk elkarrekin lan egin dute, jolasaren bidez haurrei artea hurbiltzera zuzendua dagoen proiektu batean. Bi instituzioen helburua, gazteenen kultur hezkuntza indartzea da.
Guggenheim Bilbao Museoak eta Disneyk, El Correo-ren laguntzarekin, IV. Haur marrazki lehiaketa antolatu dute. Txikienak Museora etor daitezke abenduaren 1etik urtarrilaren 8ra arte, eta egun batez arkitekto bihurtu. ArkiEskultura erakusketa ere ikusgai egongo da egun horietan. Erakusketak arkitektura eta eskulturaren arteko harremana aztertzen du, eta haurrek eraikin zoragarria diseinatzeko aukera izango dute Museoko aretoetan ikusitako edozein artelan inspirazio-iturri harturik. Lehiaketaren irabazleek Disneyland Resort Paris-erako bidaiak eta beste sari batzuk lor ditzakete.
Datorren astelehenean, azaroaren 28an, 11:00etan aurkeztuko zaie lehiaketa hau komunikabideei Museoko Atrioan. Ekitaldi honetan, Mickey-z gain, ondorengoak izango dira parte-hartzaileak: Carmen Olivié, The Walt Disney Co. Iberia-ko Argitalpen zuzendariordea; Iñigo Zubizarreta, El Correo egunkariko kanpo-harremanetako arduraduna eta Gonzalo Gutiérrez Blanco, Disney Channel-eko aurkezlea.