Prentsa oharra

Dantzaldia

Amalia Fernándezen KRATIMOSHA performancea Guggenheim Bilbao Museoan

Emanaldi hori XII. DANTZALDIA jaialdiaren ekitaldien artean kokatzen da

Datorren ostegunean, martxoaren 10ean, 20:00etan, Amalia Fernándezek bere ikuskizunik berriena aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, La FuNdicIOnek antolatzen duen DANTZALDIA jaialdiaren barnean.

KRATIMOSHA performancean Amalia Fernándezek eguneroko ekintzen antzezpen autobiografikoa egingo du. Lan honetan antzeztuko dira, adibidez, familia baten alegiazko erretratu bat, errealitatetik ateratako hotsak, gorpu bat, maitemintzear dagoen bikote bat edo harremana haustear dagoen bikote bat. KRATIMOSHA ikus-entzunezko musika-partitura Matrioshkan oinarritzen da, artista esperimentalak 2005ean sortu eta antzeztu zuen bakarkako lan autobiografikoan hain zuzen. Museoan izango den lan berrian, baina, beste lagun bat du artistak agertokian norbanako beraren irudikapen bikoitz gisa.

DANTZALDIAren XII. urte honetan jaialdiaren hastapenetan aurreikusitakoa aise gainditu da. Nazioarteko jaialdien artean ibilbidea sendotu du eta lengoaien aniztasunak eta antzezleku ugari izateak bereizten du. Era berean, bertakoek egiten dutena babesten du, baita sorkuntza, profesionalen arteko harremanak eta hausnarketa ere. Espiritu horrexek eragiten dio Guggenheim Bilbao Museoari eta horregatik 2006. urtetik aritu da DANTZALDIArekin elkarlanean.

Ikuskizuna: KRATIMOSHA

Kontzeptua eta koreografia: Amalia Fernández

Antzezleak: Amalia Fernández eta Cathi Sardella

Eguna: martxoak 10, osteguna

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

Ordua: 20:00

Iraupena: 55 minutu

Sarrerak: 8 publiko orokorra eta 5 Museoaren Lagunak.

Dagoeneko salgai Museoko Txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean.

 

 

 

 

 

Bilbon, 2011ko martxoaren 4an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.