Prentsa oharra

Dantza Museoan

Im (Goldenen) Schnitt II

(Urre koloreko) atala II

Gorputzaren bidez, espazioaren bidez

Koreografia, musika eta eskultura uztartzen ditu astelehenean, maiatzaren 7an, Guggenheim Bilbao Museoan ikusi ahla izango den gaur egungo dantza ikuskizuna.

Cesc Gelabert dantzari eta koreografoak Gerhard Bohner alemaniarraren ibilbide artistikoan berebiziko garrantzia duen maisu—lan bat dantzatuko du, hauxe azken urteetan ikusi ahal izan den ikuskizun berrizaleenetarikoa izanik.

Robert Shad-en eskulturak eta Heidrun Holtmann pianojoleak zuzenean joko duen musikak lagun izango dituen ikuskizun hau azken bi urteotan Europako antzerki onenetan antzeztu da eta udazkenaren hasieran Parisko Pompidou zentroan dantzatuko da azken aldiz.

(Urre koloreko) atala ii Berlingo Akademie der Künste eta Bartzelonako Gelabert‑Azzopardi Companyia de Dansa‑ren koprodukzioa da. Cesc Gelabert dantzari eta koreografo kataluiniarrak Bohner artista alemaniarraren koregorafia ezagun hau 1997an berregin zuen, 1992an Bohner hil zenetik galdutzat ematen baitzen.

(Urre koloreko) atala ii Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan aurkeztuko dugu astelehenean, maiatzaren 7an, 21:00etan. Dantza saio honen ostean, interpreteek hitzaldi bat emango dute obra berritzaile honen sormen-prozesua azalduz

Saio eta hitzaldi honetarako sarrerak dagoeneko Museoaren leihatiletan daude salgai. Museoaren lagunentzat 500 pezetatan eta publikoa orokorrarentzat 700 pezetatan. Astelehenean, maiatzaren 7an, Museoaren leihatilak irekita egongo dira arratsaldeko 7:30etatik aurrera.

Bilbo, 2001eko maiatzaren 3a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.