Prentsa oharra

Cristina Garcia Rodero

CRISTINA GARCIA RODERO GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak erakusketaren inguruan egingo den azken jarduera da. Erakusketa martxoaren 22an itxiko da.  

Cristina García Roderok gaur, osteguna, martxoak 9, bere sortze-prozesuari buruzko hitzaldia eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Arratsaldeko 17:30ean izango da, Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak erakusketaren testuinguruan.

Izan ere, Cristina García Rodero da Guggenheimen obra ikusgai duen espainiar argazkilari bakarra: Dolua (Canosa  di Puglia, 2000) argazkia hain zuzen, bere azken proiektuetako baten parte dena: Zeruaren eta lurraren artean hain zuzen, bertan sakratuaren eta profanoaren irudiak elkartzen direlarik.

Honek eta beste 160 obrek, 150 artista eta argazkilarik egindakoek, osatzen dute Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoko hirugarren solairuan martxoaren 22ra arte ikusgai dagoena.

Bilbo, 2006ko martxoaren 9a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.