Prentsa oharra

Ann Dumas-en hitzaldia

MONTMARTRE: BOHEMIA ETA ABANGOARDIA

Ann Dumas-ek, inauguratu berri dugun Paris: arteen hiriburua, 1900–1968 erakusketaren ko-komisarioak, Montmartre: bohemia eta abangoardia izenburua duen hitzaldi bat eskainiko du bihar, maiatzaren 29an, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.

Ann Dumas Londresen dagoen Royal Academy of Arts-eko Arte Arduraduna da eta Frantziako xix. eta xx. mendeko artean aditua. Horrez gain, aurretik ere New Yorkeko ondorengo museoetan lan egin du: Guggenheim Museum, Metropolitan Museum of Art eta Brooklyn Museum. Egun, hainbat erakusketetarako komisario lanetan dihardu.

Hitzaldia Museoko Entzungelan burutuko da arratsaldeko 19:30ean eta sarrerak doan lor daitezke Museoaren Lagunen txartel-leihatilan

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.