Prentsa oharra

Carlos Garaikoa hitzaldia

Carlos Garaicoa artistaren hitzaldia Bilboko Guggenheim Museoan

Hurrengo asteartean, otsailak 22, Carlos Garaicoa-k hitzaldi bat emango du Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan. Garaicoak Haunted: egungo argazkigintza- bideoa-performancea erakusketan parte hartzen du; hura hurrengo 2011ko martxoaren 13 arte ikusgai egongo da.

Hitzaldia publiko orokorrarentzat doakoa izango da eta bertan, Kubako artistak erakusketaren eta Haunteden ikusgai dagoen Titulurik gabeaertza”) [Untitled (“la esquina”)] sormen-lanaren arteko erlazioa ikertuko du. Horrek denboraren iragaiteari buruz, arkitekturaren behin- behinekotasunari eta objektibo utopikoen eta errealitatearen arteko zuloari buruzko hausnarketa egingo du.

Carlos Garaicoa pinturan espezializatu zen Habanako Goi-Mailako Arte Institutoan. Ezaguna da, kultura eta politika kontuei buruz aritzeko —batez ere jatorrizko lurraldekoarekin erlazionatuta daudenak—, arkitektura, hirigintza eta Historia ikertzeagatik eta disziplina anitzeko hurreratzea erabiltzeagatik.

Eguna: 2011ko otsailak 22, asteartea

Ordua: 18:30

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

Sarrerak: doako jarduera. Sarrerak Museoaren Lagunen lehiatilan atera daitezke.

Bilbon, 2011ko otsailaren 17an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.