Prentsa oharra

Carl Depauw hitzaldia

RUBENS ETXEAREN ZUZENDARIA

Carl Depauw, Rubens Etxearen zuzendariak hitzaldi bat eskainiko du datorren asteartean, urriaren 29an, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan Rubens eta Rubens Etxea: Barroko flandestarra izenburupean.

Guggenheim Bilbao Museoak zabaldu berri duen Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak erakusketa dela eta antolatu da hitzaldi hau. Carl Depauw argazkigintza eta marrazkigintzari buruzko erakusketa askoren komisarioa izan da, Arte Historia eta Museologia aztertzen duten zenbait nazioarteko erakundetan parte hartzen du eta gaur egun Rubens Etxearen zuzendaria da. Bertan bizi izan zen eta lan egin zuen urte askotan zehar artista flandestarra.

Hitzaldia Museoko Entzungelan burutuko da arratsaldeko 19:30ean eta sarrerak doan lor daitezke Museoaren Lagunen txartel-leihatilan

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.