Prentsa oharra

Bonn-en egingo den nazioarteko konferentzia

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK ARTEA IKASBIDE PROGRAMAKO ARTELANEN AUKERAKETA BAT AURKEZTUKO DU BONN-EN EGINGO DEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA BATEAN

Artea ikasbide programaren urteko erakusketetako  artelanen aukeraketa bat aurkeztuko du Museoak datorren astean Bonn-en, Alemaniako Hezkuntza eta Ikertze Ministerioak eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) antolatuta, etengabeko prestakuntzaren elkar finantzaketa politikei buruz izango den nazioarteko konferentziaren esparruan.

Nazioarteko jardunaldi hauen arduradunek Artea ikasbide programa ikasteko ordezko metodo aproposa dela azpimarratu dute; Guggenheim Bilbao Museoaren hezkuntza-programa artista, irakasle eta 6 eta 11 urte bitarteko ikasleen arteko elkarlanean datza, eskola curriculumaren gaiak espresio artistikoaren bidez sendotzeko.

Zentzu horretan, ikusgai izango diren bost artelanak, 2003ko urriaren 8tik 10era izango den nazioarteko konferentzian aztertuko diren ordezko pedagogi esperientzien eredu izango dira.

1998az geroztik, BBK-k babesten duen Artea ikasbide hezkuntza-programa era arrakastatsuan garatu da Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendaritzaren lankidetzari esker eta gaur arte Autonomia Erkidegoko 40 ikastetxe eta 742 ikaslek hartu dute parte bertan.

Bilbao, 2003ko urriaren 3a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.