Bihar uztailaren 6an, ostegunarekin, Bill Viola-ren lehen film luzea, Ez dakit zeren antza dudan (I Do Not Know What It Is I Am Like, proiektatuko da Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan. 1986ko filma hau, animalien kontzientziari eta gizakien haraindikotasunari buruzkoa da.
Bill Viola: atzera begirako erakusketaren komisario Lucía Agirrek aurkeztuko du filma. Iberdrolak babestutako erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoaren bigarren solairuan ikusgai izango da azaroaren 9 arte.
Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 19:00. Emanaldiaren iraupena: 89 min.Ingelesezko jatorrizko bertsioa, azpititulurik gabe
Sarrerak doakoak dira eta Museoko txarteldegian eta webgunean daude eskuragarri.