Prentsa oharra

Berriro ere abian da Solomon R. Guggenheim Museoan egonaldiak egiteko ekimena

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko bi artista New Yorkeko Guggenheim Museoan aurtengo urrian trebakuntza-egonaldia egiteko ekimenaren bigarren deialdia abian da. Izena emateko epea gaur hasten da, apirilaren 18an, eta maiatzaren 18an amaituko da.

Egitarau honi esker EAEn jaiotako edo bertan lan egiten duten artista hasiberri bik, lau astez, New Yorkeko arte-giroa sakonetik ezagutuko dute, haien gaitasun artistikoak hobetzeko aukera izango dute eta haien helburuak betetzeko bidean aurrera egingo dute. Haien egonaldian New Yorkeko Guggenheim Museoko profesionalen eskutik bertako museo eta galeriak ezagutuko dituzte eta hainbat artisten estudiotan sartuko dira zuzeneko bizipena izan dezaten.

Egonaldia 2016ko urriaren 3tik 28ra luzatuko da, eta artista bakoitzak jasoko duen diru-laguntza 2.500 dolarretakoa izango da.

Basque Artist Program deritzon ekimenaren lehenbiziko aldian 12 hautagai aurkeztu ziren eta hautatuak Alain Urrutia eta Carla Tobar izan ziren. Bi artistek aurreko urteko urrian Solomon R. Guggenheim Museumen lau astez haien ibilbide profesionalari bultzada bat emateko aukera izan zuten.

Artista hasiberriek New Yorken egonaldia egiteko ekimen hau nahiz EAEko ikasleentzako New Yorkeko museoan trebakuntza-egonaldia egiteko bekak 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin sinatutako kudeaketa akordioaren berritzean barne hartzen dira. Akordio horren arabera bi erakundeek haien arteko lankidetzan askotariko proiektuen bidez sakonduko dute.

Interesdunek http://www.guggenheim-bilbao.es/empleo-y-practicas/basque-artist-program/?application=1 estekan begira ditzakete deialdiaren oinarriak eta izena eman dezakete maiatzaren 18ra arte.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.