Prentsa oharra

Bernard Gheerbrant hitzaldia

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968 erakusketa dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak ondorengo ekitaldiak antolatu ditu osagarri gisa: hitzaldiak, kontzertuak, mahai inguruak eta zinema eta documental ziklo ikusgarriak. Jarduera hauen artean, datorren irailaren 3an, Bernard Gheerbrant, Parisko La Hume liburudenda eta galeriaren sortzailearen hitzaldia entzuteko ezohiko aukera izango dugu. Gheerbrant intelektuala gerra ondorengo Parisko protagonista eta lekuko garrantzitsua da.

Sainr-Germain-des-Prés. Egunezko mugimendua izenburua duen hitzaldi hau Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan izango da, arratsaldeko 19:30ean eta dohainikako sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan eskura egongo dira.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.