Abuztuak 25ean, ostegunean, Maureen Choi Quartet laukoteak espainiar eta latinoamerikar doinuen emozioa ekarriko du Museoko Atriora Maureen Choi-k biolinarekin jazza jotzean erakutsiko duen birtuosismoari esker; haren laukotea osatzen duten Daniel García Diego piano-jotzaileak, Mario Carrillo kontrabaxu-jotzaileak eta Michael Olivera bateria-jotzaileak lagunduta. Laukote honekin grabatu zuen 2014an Maureen Choik hirugarren diskoa, Ida y vuelta.
Michiganen jaiotako biolin-jotzaileak jazzaren eta bat-batekotasunaren bibrazioak helaraziko dizkigu. Gaztetatik bakarkako jotzaile gisa hainbat lehiaketa garrantzitsu irabazi ditu eta mundu osoan kontzertuak ematen ditu musika klasikoa, jazza nahiz latin delakoa eskainiz
Sarrera (18 urtetatik gorakoentzako): 16€ sarrera orokorra eta 8,5€ Museoko Lagunentzako. Ikusle kopuru mugatua. Dagoeneko salgai Museoko lehiatiletan eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean.