Prentsa oharra

BBK Jazz Guggenheim Gauak programak aurrera egiten du Maureen Choi Quartet taldearekin

Abuztuak 25ean, ostegunean, Maureen Choi Quartet laukoteak espainiar eta latinoamerikar doinuen emozioa ekarriko du Museoko Atriora Maureen Choi-k biolinarekin jazza jotzean erakutsiko duen birtuosismoari esker; haren laukotea osatzen duten Daniel García Diego piano-jotzaileak, Mario Carrillo kontrabaxu-jotzaileak eta Michael Olivera bateria-jotzaileak lagunduta. Laukote honekin grabatu zuen 2014an Maureen Choik hirugarren diskoa, Ida y vuelta.

Michiganen jaiotako biolin-jotzaileak jazzaren eta bat-batekotasunaren bibrazioak helaraziko dizkigu. Gaztetatik bakarkako jotzaile gisa hainbat lehiaketa garrantzitsu irabazi ditu eta mundu osoan kontzertuak ematen ditu musika klasikoa, jazza nahiz latin delakoa eskainiz

Sarrera (18 urtetatik gorakoentzako): 16€ sarrera orokorra eta 8,5€ Museoko Lagunentzako. Ikusle kopuru mugatua. Dagoeneko salgai Museoko lehiatiletan eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.