Prentsa oharra

Azken asteburua Espresionismo Abstraktua erakusketa ikusteko

Dagoeneko ia 350.000 pertsona izan dira, BBVA Fundazioak babestutako Espresionismo Abstraktua erakusketan, 2017ko otsailaren 3an ireki zenetik. Datorren igandean, ekainaren 4an, itxiko da bigarren solairua artelanak kentzeko eta Bill Viola: atzera begirakoa erakusketaren lanak ipintzeko. Azken hori ekainaren 30ean irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak.

Egun hauetan Museora hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute Pello Irazu. Panorama; Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta bere garaikideak erakusketez, baita Pierre Huyghe: (Titulurik gabea) Giza maskara bideoinstalazioaz, gozatzeko.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.