Prentsa oharra

Azaroak 13an Art After Dark

Datorren azaroaren 13an, Marc Antona DJak bere alderdi technoena, ilunena eta energetikoena aurkeztuko du Art After Dark egitarauaren saio berri batean, Guggenheim Bilbao Museoan

Frantziako DJ entzutetsuarekin batera izango dira Mimoloco pop zalea eta Sevillako Acción Sánchez, Andaluziako hip hoparen adierazlea

Datorren azaroaren 13an (ostirala), Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren saio berri bat eskainiko du. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta estatuko nahiz nazioarteko DJen saioak uztartzen dira. Oraingo honetan bertaratzen direnek, nazioarteko DJ onenen musika entzuten duten bitartean, ondorengo erakusketez gozatu ahal izango dute: Frank Lloyd Wright aldi baterako erakusketa, eta Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak eta Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak.

MIMOLOCO:
Pop zale amorratu honek raver arima du eta nabari zaio musika jartzen duenean: dantzalekuko arrakasta zaharrak, bai jatorrizko bertsioak bai nahasteak, eta azkeneko abestiak batzen ditu. Maiz horrela deskribatzen dituzte bere saioak: biziak, harrigarriak, populistak...

MARC ANTONA DJ:
Marc Antona DJ gazteen arteko pertsonaiarik miretsiena da Frantziako house giroan. Emankorra eta hedonista, azken urteotan aho zabalik utzi ditu kritikoak eta entzuleak zuzeneko saioekin eta Alemaniako Mobilee eta David Duriez-en eta Dan Ghenacia-ren Freak’n Chic diskoetxeetarako egin dituen produkzioei esker. Orain gutxi, gainera, haren alderdi technoena, ilunena eta energetikoena aditzera eman du Dan Ghenanciaren eskutik argitaratu duen Micro-fibres diskoan.

ACCIÓN SÁNCHEZ:
Sevillako SFDK hip hop taldearen musika ekoizlea eta DJa da Acción Sánchez, beraz, Andaluziako hip hoparen adierazle onenetakoa da. Haren ibilbide oparoan honako hauek kaleratu ditu: bost disko eta hiru maxi SFDKrekin batera, lau norgehiagoka disko —horien artean dago Kung Fu Breaks, estatuko hip hoparen binilo disko salduena— eta bi mixtape. Horrez gain, bere diskoetxea, SFDK Records, sortu du Zatu-rekin batera.

Museoa irekita egongo da gaueko 10:00etatik goizaldeko 01:00etara.
Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 € Publiko orokorra eta 8 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.

Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko.)

Bilbon, 2009ko azaroaren 5ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.