Prentsa oharra

Asteburuak familiarekin

ASTEBURUAK FAMILIAREKIN GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

IGANDEAN ANTZETA ETA KATUA HAURRENTZAKO FILMEA EGONGO DA IKUSGAI

Jada hasi dira Guggenheim Bilbao Museoak 3tik 14 urtera arteko haurrak dituzten familiei eskaintzen dizkien jarduerak, maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan izango direlarik. Hezkuntzako programa hau familiaren aisialdirako eskaintza da, denborapasa eta gozamena batetik, eta ikasiz jolasteak ematen duen atsegina bestetik, uztartzen dituena. Programa honen babeslea BBK da.

Txikienen gozamenerako, maiatzaren 1ean, igandea, Museoaren Entzungelan “Antxeta eta katua” haurrentzako filmea ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 17:30etan. Goizeko 12:00etan azteken arteari buruzko gidaridun bisitaldia hasiko da, eta jarduera plastiko bat eginez emango zaio amaiera, Atrioan.

Larunbat eta igandean, familiek bisitaldi berezi bi egiteko aukera izango dute Azteken Inperioa erakusketara, eta, ondoren, artista batek lagundurik, plastika-tailer batean parte hartuko dute. Bisitaldiak 11:15etan eta arratsaldeko 17:30etan izango dira, eta bereziki 6tik 8 urtera arteko haurrei zuzendurik daude.

Nagusienek “Galderak eta erantzunak” jardueran parte hartu ahal izango dute asteburuan, Azteken Inperioa erakusketari buruzko enigmak eta igarkizunak ebazteko aukera izango dutelarik.

Eta indarrak berritzeko, Museoaren Arcelor aretoko kafetegiak txikienentzako menu bereziak prestatuko ditu asteburuetan, arratsaldeko 18:00etan.

Ekintza hauetarik edozeini buruzko informazioa jasotzeko, familiek 944359080 telefonora dei dezakete asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.