Azaroaren 26an, larunbatarekin, nazioartean izena duten bi abesbatzaren emanaldi bana hartuko du Museoak, Fair Saturday gizarte-mugimenduaren barruan. Goizean, Rossini Abesbatzak A Tribute to Women kantatuko du; Karl Jenskins musikagilearen lan adierazgarrienetako batzuk eta emakumearen unibertsoaren inguruko olerkiak uztartuko ditu ikuskizunak, abesbatzak berak ekoitzitakoak. Arratsaldean, haurren Leioa Kantika Koralak Europako eta Amerikako musikagileen doinuak abestuko ditu, Richard Serraren Denboraren materia artelanarekin elkarrekintzan.
Larunbat arratsaldean, halaber, La FuNdicIOnek antolatutako XVII. Dantzaldiaren saio bat hartuko du Entzungelak. Nazioartean entzutea duen Po-Cheng Tsai taiwandar koreografoaren lanak dantzatuko ditu haren B. Dance konpainiak.
Igandean, azaroaren 27an, Bilbao Jazz Matiné ekimenaren hirugarren eta azken kontzertua izango da. Bilbao 700 Fundazioak antolatu du eta adin guztietarako egokia da. Oraingo honetan Itxaso Trio & Fermin Etxegoienek joko dute.
Bilbao 700 Fundazioak (Bilbao Jazz Matiné kontzertuak) eta La FuNdicIOnek (Dantzaldia) TopARTE proiektuan hartu dute parte. Horren bidez Museoak EAEko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko haren XX. Urteurrenean.
AGENDA
Azaroak 26: Fair Saturday-
Rossini Abesbatza — A tribute to Women by Karl Jenkins. Lekua eta ordua: Atrioa, 12:00
Leioa Kantika Korala — Caelum et Terra. Lekua eta ordua: Atrioa, 18:00
Azaroak 26: Dantzaldia
Po-Cheng Tsai — B. Dance
Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00
Sarrerak salgai Museoko txarteldegian eta webgunean: 6 € Lagunak, 10€ publiko orokorra
Azaroak 27: Bilbao Jazz Matiné
Itxaso Trio & Fermin Etxegoien. Lekua eta ordua: Entzungela, 12:30
Sarrerak salgai Museoko txarteldegian eta webgunean: 5 €
Informazio gehiagorako, mesedez irakurri atxikitako prentsa oharra.
Bilbon, 2016ko azaroaren 14an