Prentsa oharra

Artistak eta kritikariak Nam June paiken obrari buruz estabaidan jardungo dira

Nazioarteko artista eta arte kritikari ezagunak Nam June Paiken lanari buruz eztabaidan jardungo dira hurrengo astean. Egun Guggenheim Bilbao Museoak orain arte Europan artista honi eskaini zaion atzera begirako zabalena du ikusgai.

Artisten solasaldia Paik-i buruz eta Nam June Paik: istorioak eta etorkizuna dira hurrengo astean artista korearraren obra bi ikuspuntu oso interesgarrietatik aztertzeko antolatu diren mahai-inguruen izenburuak.

Ekainaren 19an eta Artisten solasaldia Paik-i buruz izenburupean, nazioartean izen handia duten bideo-sortzaileek, Ingo Gunther, Fabrizzio Plessi eta Francisco Ruiz de Infante, besteak beste, Paiken obra eta ibilbidea aztertuko dituzte bai eta artista honek bideoarte garaikidean izan duen eragina ere.

Ekainaren 21ean bigarren mahai ingurua burutuko da Nam June Paik: istorioak eta etorkizuna izenburupean, eta bertan Eugeni Bonet, Edith Decker-Phillips eta Anne Marie Duguet bezalako historialari eta kritikariak Paikek artearen historian nahiz etorkizuneko artisten belaunaldietan izan duen eraginari buruz arituko dira.

John Hanhardt, Nam June Paiken munduak erakusketako Komisarioa eta Ikus‑entzunezko Arteetarako Ardura Burua Solomon R. Guggenheim Museum-ean den aldetik, moderatzaile lanetan arituko da hezkuntza arloak Guggenheim Bilbao Museoak irailaren 23ra arte ikusgai duen erakusketaren inguruan antolatu dituen hezkuntza jardueren artean deigarrienak diren bi ekitaldi hauetarako.

Bi mahai-inguru hauek Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan egingo dira arratsaldeko 19:30etan eta sarrera dohainikakoa da.

Bilbao, 2001eko ekainaren 15an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.