Apirilaren 25ean, astelehenean, aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoak hezkuntza proiektu aitzindari bat: Bildumako artelan gailenetako batzuk aztertzeko aukera emango die Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, Apple-n iTunesU plataforman erabilgarri egongo diren 20 ikastaro interaktiboren bidez.
HEDABIDEETARAKO AGENDA
Apirilak 25
11:00: Prentsaurrekoa
11:20: Adibide praktikoa Lauaxeta Ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleekin.
Bertan izango dira: Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; Marta Arzak, Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Zuzendariordea; José Ramón Navarro, Apple Distinguished Educator eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea; Iker Aburto, Apple Distinguished Educator eta Zornotzako Lauaxeta Ikastolako irakaslea; eta ikastetxe horretako Bigarren Hezkuntzako 25 ikasle.