Prentsa oharra

Arte eta Kulturako VI topaketak

ARTE GARAIKIDEARI ETA HEZKUNTZARI BURUZKO JARDUNALDIEN INAUGURAZIOA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Ekainaren 28 eta 29an, Arte Garaikideari eta Hezkuntzari buruzko jardunaldiak egingo dira Guggenheim Bilbao Museoan. Jardunaldi hauek UPV-EHUk antolatutako Arte eta Kulturako VI topaketen barnean kokatzen dira, aurreko urteetan bezala BBK-k babestuta.

Aurten, Guggenheim Bilbao Museoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatu du jardunaldi hauen laugarren edizioa. Carmen Lidón Beltrán Mir-ek zuzentzen dituen jardunaldi hauek, ingurune akademikotik atera dira lehenengo aldiz museo batean egiteko helburuarekin. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia “Formazioa, ikerkuntza eta ekintza Arte Museoan” da. Honela, Guggenheim Bilbao Museoa ezaugarri hauetako jardunaldia babesten duen estatuko lehen Arte garaikideko Museoa da.

Jardunaldien helburuen artean Museoen eta Unibertsitateen arteko harremanak sortzea dago, kultura garaikideen ikerketaren eta azterketaren bitartez ekintzan aurrerapen kualitatiboa lortzeko. Arte museoko hezitzaile-artekariaren funtzio kultural eta heziketa-ibilbide posibleak zehaztea da honen asmoa, titulu europarren baliokidetasunak kontuan hartuz.

Jardunaldietan eztabaidatuko den beste gai bat honako hau da: nola lagundu arte garaikideko zentroaren kontzeptua itxuratzen, ezagutzaren sortzaile den espazio bezala hartuta.

Programak Guggenheim Bilbao Museoaren Hezkuntza taldearen partaidetza barne hartzen du, baita hezkuntza artistikoaren nazioarteko profesionalak ere: Colette Dufresne-Tassé, museologiako irakaslea Montrealeko Unibertsitatean, eta Ida Braendholdt, Danimarkako Lousiana Arte Modernoko Museoaren Hezkuntza saileko arduraduna, besteak beste.

Arte Garaikideari eta hezkuntzari buruzko jardunaldiak ekainaren 28 eta 29an izango dira Museoko entzungelan. Ikasle eta profesionalei zuzenduta egon arren, interesatuta dauden guztiek parte hartu dezakete.

Bilbao, 2005eko ekainaren 28a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.