Prentsa oharra

Art After Dark berriz hasten da Guggenheim Bilbao Museoan The Hacker, Undo eta DJV Sound-ekin

Bihartik aurrera, irailaren 22, ostirala, berriro ere musika elektronikoko saioak hasiko dira Museoko Atrioan. Saio hauek 2008. urtean abiarazi zituen Museoak eta ordutik gero artea eta musika maite dutenen artean izan duten arrakasta dela-eta urtero antolatu dira. Oraingoan bertaratzen direnek Frantzian jarraitzaile ugari dituen The Hacker DJ-arekin, Bartzelonatik datorren Undo eta Bilboko DJ aitzindarietako bat den DJV Sound-ekin dantza egin ahal izango dute.

Art After Dark saioa ohiko ordutegian izango da, 22:00etatik 01:00era, Bill Viola: atzera begirakoa, Georg Baselitz. Heroiak eta Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak erakusketak izango dira ikusgai; halaber, Ken Jacobs artistaren Gonbidatuak (The Guests, 2013) bideoinstalazioa.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.