Prentsa oharra

Art After Dark: apirilaren 16ko egitaraua aldatu da

Azken orduko aldaketa Guggenheim Bilbao Museoan gaur gaueko Art after Dark egitarauan

Azken orduko aldaketa izan da gaur gaueko Art After Dark egitarauan: Michael Mayer DJ eta ekoizle alemana ezin izango da Guggenheim Bilbao Museora etorri eta antolatu bezala bere saioa egin, Islandiako sumendi baten erupzioak sortutako errauts hodeiak Europako hainbat herrialdetako hegazkin trafikoa itxiarazi baitu.

Guggenheim Bilbao Museoak sarreraren zenbatekoa itzuliko die hala eskatzen duten guztiei. Dena den, gaurko apirilaren 16ko saioa ez da bertan behera utzi eta ohi bezala 22:00etatik 01:00etara izango da Atrioan. Hortaz, artea eta musika uztartzen duen gaubela batez gozatu nahi dutenek, besteak beste, DJ Fra entzuteko aukera izango dute, hura baita Mayerren ordezkoa. DJ Fra Nitsa Club-eko DJ egoiliarra da, hots, Europako kalitatezko musika
elektronikoa jartzen duen areto ospetsuenetako ohiko DJa. Fra munduko DJ eta ekoizle onenekin izan da kabinan —hala nola: Aphex Twin, Todd Terry, Carl Craig, Andrew Weatherall, Dave Clarke, Derrick May—, eta estatuko areto ezagunenetan izan da, baita Alemanian, Frantzian eta Belgikan ere.

Sarrera (18 urtetik gora): 12 Publiko orokorra eta 8 Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua, Dagoeneko salgai leihatiletan eta
www.guggenheim-bibao.es webgunean.
(Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko.)

Bilbon, 2010eko apirilaren 16an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.