Prentsa oharra

Art After Dark abenduaren 11n

Datorren abenduaren 11n Gabriel Ananda alemaniarrak emango dio amaiera Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan

Unai Goikoleak eta Jesús Ordovás musika kazetari ezagunak ikuskizun bikaina eskainiko dute Museoko Atrioan: musika elektronikoa, diskoa, hip hopa, rocka eta indiea uztartuko dituzte

Datorren abenduaren 11n (ostirala), Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren saio berri bat eskainiko du. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta estatuko nahiz nazioarteko DJen saioak uztartzen dira. Oraingo honetan bertaratzen direnek, nazioarteko DJ onenen musika entzuten duten bitartean, ondorengo erakusketez gozatu ahal izango dute: Frank Lloyd Wright aldi baterako erakusketa, eta Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak eta Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan Bilduma Iraunkorraren aurkezpenak.

UNAI GOIKOLEA (musika elektronikoa, diskoa, hip hopa):
Unai Goikolea Fever klubaren DJ egoiliarra da eta hainbat hedabideetan moda arloko laguntzaile gisa lan egiten du. Haren saioetan pop abesti berrienak diskoarekin, musika elektronikoarekin eta hip hoparekin uztartzen ditu. Dantza eta dibertimendua ziurtatuta daude.

GABRIEL ANANDA (musika elektronikoa):
Ananda alemaniarrak proposamen berezia, berria eta eraginkorra egiten du. Soinu magikoa eta bizia lortzen du hainbat hotsen laginak eta dubaren ereduak erabiliz. Hala, Koloniako house eta techno giroaren buru da. Etengabe bilatzen ari da bere sormen gaitasun emankorra adierazteko bideak eta joan den udan, Marcel Janovskyrekin batera, Basmati diskoetxea sortu zuen.

JESUS ORDOVÁS (popa, rocka, indiea):
Ordovás egungo musika giroan eragin handia duen kazetaritako bat da; izan ere, 25 urte daramatza Diario Pop (Radio 3) irratsaioa zuzentzen. Musikaren inguruan berak daki gehien, berak idatzi du gehien eta berak esan du gehien. Labur esanda, irratiko eta telebistako mitoa da. Musika jartzean, gainera, edozein estilotara molda daiteke.

Museoa irekita egongo da gaueko 10:00etatik goizaldeko 01:00etara.
Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 Publiko orokorra eta 8 Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.

Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko.)

Bilbon, 2009ko abenduaren 1ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.