ARQUITEKTURARI BURUZKO MAHAI INGURUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Frank Gehry, arkitektoa erakusketaren osagarri gisa Guggenheim Bilbao Museoak arkitekturari buruzko mahai ingurua antolatu du Learning from Bilbao : Guggenheim Bilbao Museoaren esanahi arkitektonikoari buruzko nazioarteko jardunaldia izenburupean. Ekitaldi honetan Arata Isozaki, Jean Nouvel eta Wolf Dieter Prix, nazioarteko entzutea lortu duten hiru arkitektok, hartuko dute parte. Moderatzaile lanak Paul Finch-ek beteko ditu. Paul Finch Britania Handiko Arkitektura eta ingurune eraikiaren batzordearen (CABE) lehendakariordea eta erakunde horretako Proiektuen Berrikuspenerako Lantaldearen lehendakaria da. Horrez gain, Architects’ Journal eta Architectural Review aldizkarietako edizio zuzendaria da.
Hiru arkitektu ospetsu hauek Bilbao hiriarekin nahiz Guggenheim museoekin harreman estua dute. Izan ere, gaur egun Arata Isozaki arkitektuak Isozaki Atearen diseinua bukatzen ari da Bilbon . Arkitektu honek, gainera, Los Angeles-ko Arte Garaikideko Museoa eta New York-eko Guggenheim Soho Museoa egin ditu.
Jean Nouvel, bestalde, Brasilen Guggenheim Museo berri bat garatzeko bideragarritasun proiektua burutzen ari den taldearen partaidea da. Berak diseinatutako lan garrantzitsuenen artean Mundu Arabiarraren Institutua eta Lyon-go Opera aurkitzen dira. Bestalde, Museo Nacional centro de Arte Reina Sofia handitzeko proiektua Madrilen bukatzear dauka.
1991. urtean Wolf Dieter Prix-ek eta bere sozietateak COOP HIMMELB(L)AU, Frank Gehry eta Arata Isozaki-rekin batera, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikina egiteko proiektuan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen. Prix-en diseinu arkitektoniko ezagunenen artean honako hauek aipa daitezke: Melun-Sénart-eko hirigintza plana Frantzian, bai eta Arte Ederratako Akademia eta BMW zentrua Munich-en.
Mahai ingurua martxoaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean burutuko da Gugenheim Bilbao Museoko entzungelan.
Interesaturik zaudeten hedabideetako lankidei, ekitaldira etortzearen baieztapena eskatzen dizuegu. Honen berri eman nahi duten hedabide grafikoak Museoko administrazio‑eraikinera hurbildu beharko dira 19:15ean.