ZINE ZUKOLA GUGGENHEIME BILBAO MUSEOAN
Armani lehen planoan datorren maiatzaren 19tik aurrera, larunbata, Guhhenheim Bilbao Museoan emango den zine- eta bideo-zikloaren izena da. Ziklo hinek zinea eta Giorgio Armani italiar dinesatzailearen garapen kreatiboaren arteko harremana estu eta luzea adierazi du. Guggenheim Bilbao Museoak disenatzaileak modaren munduan daramatzan 25 urteak batzen dituen erakusketa du ikusgai 2001eko irailaren 2ra arte. Erakusketa hau Iberdrolak babesten du.
Armani gazteak marlene Dietrich bezalako aktoreei, Luchino Visconti-ren Ossessione filmeari edo Roberto Rosellini zuzendari neorrealistari dien miresmena bere bilduma askoren inspirazio iturria izan da.
American Gigoloa filmak, armanik zinerako landu zuen lehen proiectuak, zikloari hasiera emango dio. 1980an Paul Schraderrek zuzendu zuen film hori esker Richard Gere, Armaniz jantzita, zine amerikarraren seduktore handiena izatera pasa zen eta Armani bera mende honetako moda disenatzaile handienetakoen artean nabarmendu zen. Armanik zinemaren mundura egin zuen hurrengo ekarpena Eliot Nessen ukiezinak filmean egin zuen. Filmea 1920ko hamarkadako Chicagon girotuata zegoen eta garai horretako arropak diseinatu zituen Armanik.
John Singleton-ek 2000.urtean zuzendutako Shaft filma, Armanik zinemagintzara egin duen azkeneko ekarpena, izango da ziklo honetako azkenekoa. Denetara hogei urte baino gehiago daramazki Armanik aktore protagonistak, beste aktore eta banaketa aktore asko janzten eta horrek eragin handia izan du gizarte modernoaren gustuetan.
Zikloaren egitaraua hiru asteburu iraungo du jarraian eta horietan zehar ikusleek Armanik aktoreen jantziak diseinatzerakoan egindako lan bikaina ikusi ahal izango dute ondorengo filmetan:
Larunbata, maiatzaren 19a:
-American gigolo, 1980koa, 19:30ean. Gaztelaniara bikoiztua.
-The Untouchables, 1987koa, 22:00etan. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
Igandea, maiatzaren 20a:
-Batman, 1989koa, 17:00etan. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituloekin.
-Uno de los nuestros, 1990koa, 19:30ean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituloekin.
Larunbata, maiatzaren 26a:
-Tacones Lejanos, 1991koa, 19:30ean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
-Amor a quemarropa, 1993koa, 22:00etan. Gaztelaniara bikoiztua.
Igandea, maiatzaren 27a:
-Sol Naciente, 1993koa, 17:00etan. Gaztelanoara bikoiztua.
-Pret-á-porter, 1994koa, 19:30ean eta J.B.A., gaztelaniaz.
Larunbata, ekainaren 2a:
-Pulp Fiction, 1994, 19:30ean. Gaztelanioara bikoiztua.
-Heat, 1995koa, 22:00etan. Gaztelaniara bikoiztua.
Igandea, ekainaren 3a:
-Después de una noche, 1997koa, 17:00etan. Gaztelaniara bikoiztua.
-Shaft, 2000koa, 19:30ean. J.B.A., gaztelaniaz.
Giorgio armani erakusketa dela eta antolaturiko zine ziklo hau. Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan iznago da. Museoaren Lanentzat dohainik izango da eta publiko orokorrarentzar 40º PTA balioko du. Are gehiago, proiekzio egunetan Museora hurbiltzen diren bisitariek egunerako erositako sarrera zine-ziklorako sarrera doan baten truke alda dezakete.
Entrzungelaren edukiera mugatua denez ziklorako sarrerak Museoaren Lagunen txartel-lehiatilan eskura daitezke saio bakoitzaren hasiera baino ordu erdi lehenago.
Bilbo, 2001eko maiatzaren 17a.