Prentsa oharra

Arkitektura eta ingurunea argazki lehiaketa

Guggenheim Bilbao Museoak ARKITEKTURA ETA INGURUNEA argazki lehiaketa antolatu du Facebook sare sozialean

Frank Lloyd Wright erakusketaren inguruan antolatutako lehiaketan, zaleek nahiz profesionalek parte har dezakete eta sariak MP3 bat eta Samsung netbook bat dira

Datorren azaroaren 16tik 2010eko urtarrilaren 31ra, Guggenheim Bilbao Museoak ARKITEKTURA ETA INGURUNEA argazki lehiaketa jarriko du abian Facebook sare sozialean Frank Lloyd Wright erakusketaren harira. Nazioartera ere ireki den lehiaketa hau Samsung-en lankidetzarekin antolatu da eta bertan, eraikinak eta arkitektura-elementuak ingurunean nola txertatzen diren hobekien islatzen dituzten argazkiak sarituko dira. Izan ere, hori izan zen Wrighten ideien artean garrantzia handienetakoa zuena.

Lehiaketa honetan profesionalek nahiz 15 urtetik gorako zaleek parte har dezakete. Horretarako Museoak Facebook-en duen taldean (http://www.facebook.com/group.php?gid=46350718758) argazkia “igo” beharko da. Esan bezala, argazkiek paisaia eta arkitekturaren arteko harremana islatu behar dute eta reflex argazki-kamarekin, kamara digitalekin edo sakelako telefonoetako kamarekin atera daitezke.

Astelehenero, azaroaren 23tik aurrera, jasotako irudien artetik asteko argazkia aukeratuko du Guggenheim Bilbao Museoko sail guztietako kideek ostatutako epaimahai batek. Argazki hori erakusketaren inguruan egindako mikrowebgunean (http://www.guggenheim-bilbao.eus/microsites/frank_lloyd_wright) eta Facebook-en argitaratuko da. Irabazleak Samsung YP- Q2JAB MP3 bat jasoko du. Horrez gain, Museora datozen bisitariek lehiaketaren nondik norakoak zuzenean jarraitu ahal izango dituzte 103B aretoan izango den pantaila batean.

Asteko argazki guztietatik lehiaketaren irabazle izango diren hiru argazki aukeratu ditu ondorengoek osatutako epaimahaiak: Petra Joos eta Erika Barahona, Guggenheim Bilbao Museoaren Museo-jardueren zuzendaria eta Argazkilaria, hurrenez hurren; Margo Stipe, Frank Lloyd Wright Archives-en Bildumen Arte-arduraduna eta erregistratzailea; David van der Leer, Solomon R. Guggenheim Museum-eko Arkitetura eta Diseinua saileko Arte-arduradun albokoa; eta Samsung-en ordezkari bat. Sarituek Samsung N310 netbook bat jasoko dute eta euren argazkiak eta izen-abizenak bai Museoaren mikrowebgunean bai Facebook-en argitaratuko dira otsailaren 12an.

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoaren prentsa eremuan Museoaren inguruko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.guggenheim-bilbao.eus

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.