Prentsa oharra

Argazkilaritzaren historiari buruzko ikastaroa

ARGAZKILARITZAREN HISTORIARI BURUZKO IKASTAROA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Cristina Garcia Roderoren hitzaldia

Patxi Cobok Argazkilaritzaren historiari buruzko ikastaroa emango du martxoaren 6tik 16ra, Guggenheim Bilbao Museoan.

Kurtsoa zortzi partetan zatituta dago, eta argazkilaritzaren historiaren ibilbidea egiten dute aurre-argazkilaritzatik gaur egunera arte. Patxi Cobo argazkilari ezaguna da, eta argazkilaritzako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Eder fakultatean. Bera izango da jardunaldi hauen zuzendaria; beste gai batzuen artean, argazkilaritzak hasieran mundua aurkitzeko bitarteko teknologiko bezala izan zuen garrantziari buruz hitz egingo da; XIX. mende bukaeran argazkilaritzak izan zituen lehenengo ardura estetikoez eztabaidatuko da; eta, azkenik, Patxi Cobok berrogeita hamarreko hamarkadako fotokazetaritzak eta arte kontzeptualak laurogeiko hamarkadan izan zuen eragina eta argazkilaritza digitala izango du hizpide.

Argazkilaritzaren historiari buruzko ikastaro hau Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak erakusketa dela eta antolatu da, martxoaren 26ra arte Guggenheim Bilbao Museoaren hirugarren solairuko aretoetan ikusgai egongo dena.

Cristina García Roderok amaiera emango die erakusketa honen inguruan antolaturiko hezkuntza-jarduerei. Gaztelar argazkilariak argazki bikaina dauka Guggenheimeko erakusketan, eta bere sorkuntza-prozesuari buruzko hitzaldia eskainiko du martxoaren 9an, 17:30ean, Museoko Entzungelan.

Informazioa eta erreserbak: 944359012

Bilbo, 2006ko martxoaren 3a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.