Prentsa oharra

Apirilak 17 Art After Dark

Matt Star eta Mikel_E+Soulrack apirilaren 17an izango dira Guggenheim Bilbao Museoan, Art After Dark saioan

Bihar, apirilaren 17an, ostirala, Guggenheim Bilbao Museoan Art After Darken apirileko saio aparta: DJ Matt Star, Alemaniako azken haur miraria, eta Mikel_E eta Soulrack euskaldunak Museoko Atrioan musika jarriko dute,

Hala, Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatzen den eta gauez garatzen den programa bereziak jarraituko du: erakusketak ikusi bitartean nazioko eta nazioarteko DJ onenen saioez goza daiteke. Aurreko saioek izan zuten arrakasta lortzeko asmoarekin antolatzen dugu.

Apirileko saio honetan, bisitariek ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute, hain zuzen, 2009ko programazio artistikoan nabarmentzen diren erakusketak. Hala, Takashi Murakami japoniarraren estilorik pop-ena eta Cai Guo-Qiang Txinako artistaren lan aldakor eta multimedia uztartuko dira dance musikaren azken joerekin. Hori guzti horren bat egiteaz gozatzeko aukera paregabea.

Museoa gaueko 10etan irekiko da eta goizaldeko ordu batera musikaz blai izango da. Horrez gain, saio horretara gerturatzen direnei Fever klubera doan sartzeko (0:00etik aurrera) txartel bat emango zaie Museorako sarreraren truke.

MATT STAR (LIVE)

Matt Star naziarteko giroan etorkizun oparoa izango du ziur asko. Izan ere, 21 urte baino ez dituela Cocoon, Weave eta Trenton diskoetxe handiek haren hainbat lan kaleratu dute eta orain gutxi argitaratu da haren lehen disko aparta: The Art of M. Art After Dark honetarako zuzeneko saio berezia prestatu du Starek: gau aparta izango da, zalantzarik gabe.

MIKEL_E + SOULRACK

Mikel_E eta Karlos Phazer (Soulrack) euskaldunak Cray1 LabWorks diskoetxearen sortzaileak dira eta horri esker, etorkizun oparoa bazuten ere, goizetik gauera ezagun egin ziren. Estilo garbi eta soila dute eta haien saioetarako musika kontuz handiz aukeratzen dute, hala, saio ausartak eskaintzen dituzte, non teknika sormenerako tresna den.

Sarrerak: 12 Publiko Orokorra eta 8 Museoaren Lagunak (18 urte gorakoentzat) Dagoeneko salgai leihatilatan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea gau horretan Fever klubera sartzeko txartela eskuratzeko).

Bilbon, 2009ko apirilaren 16an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.