Prentsa oharra

Apirilak 15ean Art After Dark

PRENTSA OHARRA

Nathan Fake, Erresuma Batuko musika elektronikoaren izarra, protagonista
apirileko Art After Dark egitarauan, Guggenheim Bilbao Museoan

Norfolkeko musikagileak arrakasta handia izan zuen Drowning in a Sea of Love
lehen diskoarekin

Nathan Fake nagusituko da datorren ostiralean, apirilaren 15ean, Guggenheim Bilbao Museoan izango
den Art After Dark gaueko egitarauaren saio berrian. Gauerdi aldera, musikagile britainiarrak, Erresuma
Batuko musika elektronikoaren giroan ezustea sortu duenak, Drowning in a Sea of Love lehen disko
arrakastatsuko abestiak eskainiko ditu. Border Community diskoetxeko talentu hori Warp eta Rephlex
mitikoen antza hartzen ari da, baina ez du galtzen haren eraginkortasunak dantzalekuan uzten duen
aztarna.

Horrez gain, 23:00etatik aurrera, bertaratzen direnek Damien DJ izenaz ezagun den Agustín Gómez
Cascalesen saio batez gozatzeko aukera ere izango dute. Shangay Express aldizkari ospetsuaren
erredaktoreburua eta Madrilgo Museo Chicote tabernako DJ egoiliarra ohiko pertsonaia da film
estreinaldietan, zinemaldietan eta Cibeles Madrid Fashion Week-en. Ojospintados, Fever klubeko DJ
egoiliarra, izango da lehena, 22:00etan, Art After Darken saio honetan.

Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatutako Art After Dark gaueko egitarauaren saio berri honek
aurreko ekitaldietan izandako arrakasta errepikatzea du helburu. Museora bertaratzen direnek bertako
erakusketak ikusteko aukera izango dute, 22:00etatik 01:00etara, estatuko eta nazioarteko DJ onenen
musika entzuten duten bitartean. Era berean, Museorako sarreraren truke, Fever kluberako doako
txartel bat emango diegu gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabil dezaten.

Oraingo honetan, Art After Dark egitarauaz gozatzera datozenekKaosa eta klasizismoa: artea
Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
eta Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos
Collection aldi baterako erakusketez gozatu ahal izango dute.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 publiko orokorra eta 8 Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru
mugatua.
Dagoeneko salgai Museoko txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es
webgunean. (Nahitaezkoa daMuseotik igarotzea gau horretarako Fever aretora sartzeko txartela lortzeko).

Bilbon, 2011ko apirilaren 13an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.