Prentsa oharra

AnimaBasauri

Guggenheim Bilbao Museoak Animabasauri-Animabasque Animazio Zinemaldiari harrera egingo dio lehen aldiz

Datorren asteartean, apirilaren 5ean, Guggenheim Bilbao Museoak harrera egingo dio lehen aldiz Animabasauri-Animabasque Animazio Zinemaldiari. Hala, Alicia en el país de las maravillas (Alice lurralde miresgarrian) filma, Tim Burton zinemagile estatubatuarraren ezagunenetako bat, emango dugu. Izan ere, Zinemaldiak Burton omenduko du VII. edizio honetan.

Filma amaitzean, ikusleak Jordi Grangel animazio-filmen profesional ezagunarekin arituko dira solasean. Bada, haren estudioak Tim Burtonen La novia cadáver (Emaztegai hilotza) filmaren ekoizpenean esku hartu zuen.

Guggenheim Bilbao Museoaz gain, Animabasauri jaialdiaren VII. urte honetan beste bost egoitza izango dira Basaurin, Leioan eta Bilbon bertan. Guztira 35 herrialdeetako 126 lan emango dira zazpi egunetan. Lanok kategorian desberdinetan lehiatuko dira, eta aipagarria da Luzemetraia Onenaren irabazleak 8.000 euroko saria jasoko duela.

Eguna: apirilak 5, asteartea
Lekua: Zero Espazioa (ikusle kopuru mugatua)
Filma: Alicia en el país de las maravillas, 2010, Tim Burton
Ordua: emanaldia: 16:30; hitzaldia: 18:30

Sarrerak: bakarra bi jardueretarako. 4 € publiko orokorra eta 2 € Museoaren Lagunak
Dagoeneko salgai Museoko Txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean

Bilbon, 2011ko apirilaren 1ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.