Prentsa oharra

Ana Roš-ek Guggenheim Bilbao Museoan hitz egingo du haren sorkuntza-prozesuari buruz

Ana Roš-ek, Hiša Franko jatetxeko chefak (Kovarik, Eslovenia), hitzaldia eskainiko du datorren azaroak 20an, asteartearekin. 2017ko The World’s Best Female Chef izendatu zuten Roš, eta oraingo honetan bere sukaldaritzaren eta sormen-prozesuaren inguruan arituko da, gastronomiako beste profesional batzuez lagundurik: hala nola, Bidane Baskaran, artzaina; Silvia García, Mugaritz jatetxeko sommelierra, eta Stefania Giordano, Nerua Guggenheim Bilbaoko maîtrea. Moderatzaile lanetan Lourdes Aedo arituko da, El Correo egunkariko Jantour ataleko kazetari eta zuzendaria.

Sormena Gastronomian zikloaren baitan antolatutako bosgarren solasaldia izango da hau; 2017an sortu zen ekimena, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrenarekin bat etorrita. Iaz, Mauro Colagreco, Virgilio Martínez, Bruno Oteiza eta Joan Roca sukaldariek publikoarekin partekatu zituzten haien ezagutza, esperientziak eta sukaldaritzari sormenez heltzeko modua. Hitzaldi-zikloa, halaber, TopARTE programaren baitan dago; horrek Museoaren espazioak diziplina guztietako kultura eragile eta erakundeei zabaltzeko asmoa du: musika, zinema, bideoa, dantza, antzerkia edo gastronomiari, alegia.

Hitzaldia eman eta hurrengo egunean, azaroaren 21an, Ana Rošek “Ongi etorri. Cenas a cuatro manos” deitutako ekimenean parte hartuko du Josean Alija Guggenheim Bilbaoko Nerua jatetxeko sukaldari-buruarekin.

Eguna eta ordua: azaroak 20, 18:00

Lekua: Museoko Entzungela

Sarrerak: doan; ezinbestekoa da aurretiaz txarteldegian edo Museoaren webgunean eskuratzea

Ingelesez gaztelaniazko aldi bereko interpretazioarekin.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.