300.000 pertsonak gozatu ahal izan dute Reflections ikuskizunaz, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurreneko ekitaldietarako plater nagusia, herritarrekin Museoaren urteak ospatzeko egindakoa. Reflections ikuskizunak Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren lankidetza jaso du.
Pilareko Zubiko lau egun hauetan zehar, ikuskizuna eskaini da Museoaren titaniozko fatxadaren gainean, eta bertakoek nahiz Espainiako beste eskualdeetatik eta beste herrialde batzuetatik etorritakoek gozatzeko aukera izan dute; denak oso gustura agertu dira ikuskizunarekin.