Prentsa oharra

2008. urteko Uda ikastaroak: Artea eta sormena II: hezkuntza sortzaile baterantz artearen bitartez

Nazioarteko artista eta zientzialariekArtea eta Sormena II: hezkuntza sortzaile baterantz artearen bitartez udako ikastaroa emango dute Guggenheim Bilbao Museoan

Topaketa honen helburua sormen esaten diogun fenomenoaren konplexutasuna zientziaren eta artearen ikuspegietatik aztertzea da.

Guggenheim Bilbao Museoak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak, 2007an sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren testuinguruan,Artea eta Sormena II: hezkuntza sortzaile baterantz artearen bitartez 2008ko udako ikastaroa eskaintzen dute. Ikastaroa ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean garatuko da eta Josu Rekaldek (artista eta EHUko Arte Ederren Fakultateko Katedraduna) eta Marta Arzakek (Guggenheim Bilbao Museoaren Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea) koordinatu dute. Honakoa Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duenBilbao Arte eta Kultura 2008 udako ikastaroen egitarauaren osagai izango da.

Ikastaro honen helburua sormenaren eta hezkuntzaren hainbat alderdi zientziaren ikuspegitik aztertzea da, baita arteak pentsamolde humanistaren eta pentsamolde zientifikoaren arteko bitartekari gisa duen zeregina agerian uztea ere. Saio ezberdinetan artistek zientziaren eremu ezberdinak (biologia, matematikak, ingeniaritza, etab.) modu estetiko eta praktikoan nola erabiltzen eta interpretatzen dituzten jorratuko da. Era berean, zientzialariek artea adierazpide edo komunikazio tresna gisa nola erabiltzen duten ere hizpide izango dute. Aipatu gaietan adituek hitzaldi ugarietan parte hartuko dute bi egun horietan zehar.

Ekainaren 30ean, goizez, Kreatibitatea Artean eta Zientzian sailaren barnean, Artea eta Ingeniaritza hitzaldia eskainiko du Theo Jansen fisiko eta artistak. Jansenek “Strandbeest” (Hondartzako piztiak) eskultura multzoaren sortzailea da eta proiektu honek ospe handia eman dio nazioartean. Arratsaldez, Artearen zeregina heziketa sortzaile batean sailean, bi hitzaldi izango dira:Biologia Artetik, Louis Bec artista eta biologo aljeriarraren eskutik (Frantziako Kultura Ministerioaren Direction des Arts Plastiques-eko —DAP— Sorkuntza Artistikoaren Saileko Teknologia Berrien arduraduna), eta Artea Biologiatik Juan Freireren eskutik (Biologian Doktore eta A Coruñako Unibertsitateko Irakasle Titularra).

Uztailaren 1ean, asteartea, Artea mundutik interpretatzen sailean, Otto E. Rössler katedradun aleman ospetsuak (Biokimika Teorikoko Irakaslea eta Kaosaren Teoriaren Ikertzailea)Mundua interface modura LHC-ren garaiotan hitzaldia eskainiko du. Ondoren, hitzaldi teoriko-praktikoak eskainiko dituzte Raúl Ibáñez matematikariak (arkitektura matematiketatik nola interpretatu azalduko du) eta Manu Muniategiandikoetxea artistak (artea ikasketa modu gisa nola erabili azalduko du Guggenheim Bilbao Museoaren Artea ikasbide hezkuntza-programan berak izandako esperientziatik adibideak emanez). Azkenik, Marcel.li Antúnez artista multidiziplinar katalanak (nazioartean bere peformance mekatronikoengatik da ezaguna) Artea eta errobotika hitzaldia eskainiko duMundua artetik interpretatzensailaren barruan.

EGITARAUA
EKAINAK 30
Goizez: KREATIBITATEA ARTEAN ETA ZIENTZIAN
9:30etik 11:00etara: Edukien aurkezpena eta deskribapena Marta Arzak eta Josu Rekalderekin
11:00etan: Theo Jansen-en hitzaldia: Artea eta Ingeniaritza
13:00etan: Elkarrizketa Natxo Rodriguez eta Josu Rekalderekin

Arratsaldez: ARTEAREN ZEREGINA HEZIKETA SORTZAILE BATEAN
16:00etan: Louis Bec: Biologia Artetik
17:30ean: Juan Freire: Artea Biologiatik
18:00etatik 19:00etara: Elkarrizketa Marta Arzakekin

UZTAILAK 1
Goizez: ARTEA MUNDUTIK INTERPRETATZEN
10:00etatik 12:00etara: Otto E. Rössler: Mundua interface modura LHC (Large Hadron Collider)- ren garaiotan
12:00etatik 14:00etara: HITZALDI TEORIKO-PRAKTIKOAK:
Raúl Ibañez: Arkitektura matematiketatik interpretatzen
Manu Muniategiandikoetxea: Artea ikasketa modura
Koordinatzaileak: Luz Maguregui eta Marta Arzak

Arratsaldez: MUNDUA ARTETIK INTERPRETATZEN
15:30ean: Marcel.li Antúnez: Artea eta errobotika
17:00etan: Elkarrizketa Josu Rekalderekin
18:00etatik 18:30era: Ondorioak

Egunak: Ekainaren 30etik uztailaren 1era
Lekua: Museoko Entzungela
Prezioa: Ikastaroaren prezioa 70-koa izango da publiko orokorrarentzat eta 35-koa ikasle eta langabetuentzat.
Hizkuntza: Gaztelania

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus helbidean aurki daiteke (prentsa eremua). Eman izena e-mail eta SMS bidezko alerta zerbitzuan.

Bilbon, 2008ko ekainaren 27an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.