Prentsa oharra

100% Afrika Hitzaldia

%100 AFRIKA HITZALDIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN 

%100 Afrika erakusketaren inguruan antolatu diren jarduera osagarrien barruan, André Magninek, erakusketaren komisarioak, doako hitzaldi bat emango du urriaren 10ean, 19:30ean, Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan.

CAAC (Afrikako Arte Garaikidearen Bilduma), Afrikako artearen inguruan munduan den bilduma gailenetakoa, nola sortu zen eta bere edukiak zeintzuk diren azalduko digu hark. Bilduma osatzen duten artelan adierazgarrienak %100 Afrika erakusketan ikusi ahal izango ditugu, Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai jartzeko bereziki sortutako beste artelan batzuekin batera.

Magnin kontserbatzaile ospetsua da, Arte Garaikidean aditua. 1985ean mendebaldekoak ez diren kulturetako artea ikertzen hasi zen eta diziplina artistiko desberdinak aztertu zituen, esate baterako, eskultura, argazkilaritza, pintura, bideoa eta abar.

Jean Pigozzi bildumazalearekin batera CAAC (Afrikako Arte Garaikidearen Bilduma) sortu zuen, Afrika Beltzean bizi diren eta bertan lan egiten duten artista garaikideen lanak batzeko asmoz.

%100 Afrika, datorren urriaren 12an inauguratuko dena, erakusketa berezia da, aurrekaririk ez duena, eta Afrikako arte garaikidean diren adierazpide anitzak bezain joriak erakutsiko dizkigu, Sahara azpiko Afrikako hamalau herrialdetako hogeita bost artistaren ikuspegia eskainiz.

Sarrerak doan jaso ahal izango dira Museoaren Lagunen leihatilan.

Bilbo, 2006ko urriak 9

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.