Prentsa oharra

Dohaintza: Manolo Valdés

MANOLO VALDÉSEK MARIANA ERREGINA (2001) DOHAINTZAN EMAN DIO GUGGENHEIM BILBAO MUSEOARI

Manolo Valdések, aurreko urtean Guggenheim Bilbao Museoan erakusketa monografikoa egin zitzaion artistak, aldi hartan ikusgai egon zen piezetako bat eman dio dohaintzan Museoari. Mariana Erregina (2001) brontzezko eskultura, hain zuzen.

Equipo Crónica desegin ondoren  1981. urtearen bukaera aldera Valdések bakarka hasiriko abenturan, Mariana Erreginaren —Velázquezen ikonoa den Meninaren— irudikapenen gai ikonografikoaren bolumetria-aukerak eta hiru dimentsioko aldaerak aztertu zituen. José Francisco Yvarsek, Bartzelonako Maeght Galerian 1982. urtean pieza hauek lehen aldiz erakutsi zirenean, obra hauei buruzko gogoeta interesgarria egin zigun “Valdések oinarrizko forma eskultorikoetara jo du atzera, Valdések, bere parafrasiak egiteko, Velázquez erabili izan du beti froga gisa. Aztertze-lan berri bakoitza, Velázquezen figurazioari dagokion lugorriaren gain egin izan du beti. Valdések, Velázquezen obratik edaten du, behin eta berriz, bere irudigintza propioak aurrera egin dezan. Valdések oroimenak gogora ekartzearen mekanismoa darabil, ez du artelanen gogoratze soila egiten, kontaketa egiten du beste angelu bat erabiliz, beste bihurgune batetik”.

Artelana Museoko Zuzendariak, Juan Ignacio Vidartek eta artistak berak, Manolo Valdesek, komunikabideetara aurkeztuko dute datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, 11:00etan. Interesaturik dauden medioak Museoko ate nagusira hurbil daitezke goizeko 10:45etan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.