Prentsa oharra

“Zortearen gaileta” txinatarrak Bilbora iritsi dira

Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai dagoen Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia erakusketaren harira, “zortearen gailetak” banatzeko makinen agerpen misteriotsua izango da Bilboko kaleetan barrena. Txinak jasandako eraldaketa artistiko, politiko eta soziala azaltzen du erakusketak.

“Gaileta” horiek oso ezagunak dira txinatar kulturan; hemengo hauek, ordea, ez dakarte etorkizuna iragartzen duten ohiko mezurik; aitzitik, erakusketako artista txinatarren ideia eta pentsamenduak gordetzen dituzte. Ideia erronkariak dira, oinezkoen jakin-mina piztu eta gaur egungo munduaren giltzarrien inguruan gogoeta egiteko gonbita luzatuko diena, ziur.

 

Agenda

Noiz: Ekainak 21, 10:30.

Lekua: Kale Nagusia 30 (Diputazio kalearen izkinan dago).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.