- Datak: ekainak 28–azaroak 3, 2024
- Komisarioa: Lucía Agirre
- Babeslea: BBVA Fundazioa
- Guggenheim Bilbao Museoak antolatua Museum Frieder Burda-rekin (Baden-Baden) eta Hayward Gallery-rekin (Londres) lankidetzan
Yoshitomo Nara bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetako bat da, eta oso ezagunak dira haren buru eta begi handiko haur-irudi bereziak —itxura mehatxagarria, desafiatzailea eta lotsagabea izaten dute askotan, baina baita malenkoniatsua eta zalantzatia ere—.
Nararen pertsonaiak, haren figurak eta animaliak, bere buruaren isla dira: haurtzaroko oroitzapenak, bizi-esperientziak eta musikaz, arteaz eta gizarteaz —Japoniakoaz zein atzerrikoaz— duen ezagutza ditu sormen-iturri.
Bere obran behin eta berriz agertzen diren motiboek —teilatu gorriko etxea, kimuak, putzua, kutxa, itsasontzi urdina eta basoa— agerian jartzen dute bere ibilbidean zehar pentsamendu-jarraitutasun bati eutsi diola, eta bere garapen estilistikoa nabarmentzeko ere balio dute.
Nararen obrari museo garrantzitsu batean eskainitako lehenengo bakarkako erakusketa handia da hau, eta berariaz antolatuta dago Guggenheim Bilbao Museoaren erakustaretoetarako. Ondoren, Baden-Badenera eta Londresera eramango dute, eta horietan ere berariaz moldatuko dute guneetako bakoitzaren berezitasunetara.