Komisarioak: Ingrid Pfeiffer, Schirn Kunsthalle Frankfurteko komisarioa; Álvaro Rodríguez Fominaya, Guggenheim Bilbao Museoko komisarioa; Jon Hendricks, Yoko Ono Exhibitionseko komisarioa
Datak: 2014, martxoak 14–irailak 4
Schirn Kunsthalle Frankfurten erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean
Babeslea: Seguros Bilbao
2013. urtean artistak laurogei urte bete zituela-eta taxutu zen Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa erakusketa. Orain, 2014ko martxoaren 14tik irailaren 1era, izango da Guggenheim Bilbao Museoan. Yoko Onok eragin handia izan du gure garaiko artean: arte plastikoetan, musikan zein zinema esperimentalean leku garrantzitsua betetzen du. Mito bizi honi buruz orain arte egindako atzera begirako zabalena da hau.
Seguros Bilbaok babestutako erakusketa honetan berrehun bat lan biltzen dira Museoko hirugarren solairuan barrena. Yoko Onok 1950eko hamarkada erditik gaur egunera arte sortutako unibertso artistiko anitza erakusten dute; tartean daude sorkuntza berrienak, esaterako, Mendi mugikorrak (Moving Mountains) instalazioaren bertsio berri bat ere (performance modua ere har daiteke).