TXINA: 5.000 URTE ERAKUSKETAREN AURKEZPENA
Datorren ostiralean, uztailak 17, goizeko 11etan Txina: 5.000 urte erakusketaren komunikabideentzako aurkezpena burutuko da. Izan ere, egundaino Txinako arteari buruz egin den erakusketa sakonetariko bat dugu hau eta BBV eta Iberdrolaren babesari ezker aurkeztuko da Guggenheim Bilbao Museon.
Txinako 17 lurraldetako 50 bat kultur erakunde ezberdinetatik datozen 500 bat arte lan biltzen dituen erakusketa honek, 5.000 urtetan zehar arte txinarrak ezagutu dituen berrikuntza eta transformazioak ditu aztergai, neolitikotik hona etengabe iraun duen munduko kultur bakarretik egundoko ibilbidea eskeiniz.
Prentsaurrekoan, Thomas Krens, Solomon R. Guggenheim Fundazioko Zuzendariak, Juan Ignazio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak, Art Exhibition China erakundearen Zuzendaria den Lei Congyun jaunak eta Jane Debevoise arte ardura taldeko kideak hartuko dute parte, erakusketa honen babesle diren BBV-ko Antonio Lopez eta Iberdrolako Jose Mª García Casasnovase ordezkariekin batera.
Prentsaurrekoaren ostean, Jane Debevoise, Txina: 5.000 urte erakusketaren arte ardura taldeko kideak erakusketan zehar bisita gidatuko du.
Komunikabidetako lankideen akreditazio prozedura errazteko hondoko harreman zenbakien bitartez aldez aurretik konfirmatzea eskatzen dizuegu parte hartuko duzuen guztiei:
Tel.: 94 4359008
Fax:94 4359010