- Urriak 2, 2019 - Urtarrilak 19, 2020
- Komisarioak: Thomas Weski, arte-arduraduna, Berlin; eta Lucía Agirre, arte-arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa
- Municheko Haus der Kunst eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarlanean antolatutako erakusketa
Guggenheim Bilbao Museoak Thomas Struth erakusketa aurkezten du; gerraondoko argazkilari europar garrantzitsuenetako baten lan berritzailean barrenako bost hamarkadatako bidaia osatu bat, kezka sozialek markatutako bilakaera artistiko batean.
Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) artistaren irudiek izaera bereizgarria dute, planteatzen dituzten galderengatik, eta espazio publikoa, familiako loturak, natura eta kultura edo teknologia berrien mugak bezalako gaien inguruko hausnarketa eragiten dute. Hala, funtsezko gaiak lantzen ditu Struthek, gizarte-egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna esaterako, dotorezia formaleko irudien bitartez gai horiekiko parte-hartzea eta enpatia eraginez.