Nota de prensa

Sharon Lockhart. Errotazioa notazioa

  • Datak: 2021eko azaroaren 4tik 2022ko otsailaren 27ra
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2021eko azaroaren 4tik 2022ko otsailaren 27ra, Guggenheim Bilbao Museoak Sharon Lockhart. Errotazioa notazioa izango du ikusgai, 2021ean Film & Video aretoan egingo den hirugarren eta azken erakusketa. Areto horretan, hainbat diziplinatako funtsezko piezak jartzen ditu erakusgai Museoak: bideo-artea, ikus-entzunezko instalazioak zein mugimendudun irudia arte-hizkuntza gisa darabilten lanak.

Oraingoan, Sharon Lockhart (1964, Norwood, AEB) artistaren bideo-instalazio bat eta zenbait argazki egongo dira ikusgai, Noa Eshkol (Kibbutz Degania Bet, 1924–Holon, Israel, 2007) koreografo israeldarra hil eta gutxira Lockhartek haren lanak ezagutu zituen garaian oinarritutakoak. Aurkikuntza horren ondorioz, Lockhart giza mugimendua formalki aztertzen hasi zen, eta bere lanaren lankidetza-dimentsioa ere areagotu zuen, Eshkolenaren moduko praktika polifazetikoan murgildu baitzen; hala, praktika horren interpretazioa kolektibotasunaren menpe dago hein batean.

Sharon Lockharten lanak arreta berezia jartzen du giza jardueran eta hura antolatzeko moduan, nola sozialki hala indibidualki. Haren filmek lana, kirola, haur-jolasak zein koreografia bezalako arloak dituzte aztergai, eta itxuraz sinpleak diren mugimenduen konplexutasunari eta sakontasun poetikoari heltzen diete bereziki. Haren obrak soilak eta aitzakiarik gabekoak dira; behaketa-ariketak, non dokumentatze hutsak argi uzten duen mundua egon badagoela. Lentea geldirik uzteak agerian jartzen du gaur egun objektibotasun teknikoa lortzeko asmoa dagoela; hala, badirudi erakusten diren egoerak beren burua filmatzen ari direla.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies