Prentsa oharra

Shahzia Sikander

Egunak: uztailak 16 – azaroak 22, 2015

Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya

Film & Video aretoa (103)

2015eko uztailaren 16tik azaroaren 22ra Guggenheim Bilbao Museoak Shahzia Sikanderren Paralajea (Parallax) obra lehen aldiz aurkezten du Espainian. Honako hau da 2014an inauguratu zen bideoarteari, bideoinstalazioari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskainitako Museoko Film & Video aretoan egingo den bosgarren instalazioa.

Pakistanen jaio eta New Yorken bizi den Shahzia Sikander usadiozko indopertsiar miniaturen pinturan oinarritzen da gaur egungo historia kritikatzeko eta deseraikitzeko. Paralajea (Parallax, 2013) digitalki animatutako ehunka marrazkiz eta gouachez osatutako kanal askoko instalazioa da. Artistak Pertsiar golkoko Ormuzko itsasartearen posizio geoestrategikoa hartu du lanaren abiapuntutzat. 2012an eta 2013an artista Arabiar Emirerrietara joan zen Xarjako arte bienalean parte hartzeko. Bertan lurraren, itsasoaren eta basamortuaren xehetasun ugari marraztu zituen. Xehetasun horiek digitalki biderkatu zituen bere ikus- entzunezko obra sortzeko.

Deskargatu PDFa (296KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.