Prentsa oharra

Robert Rauschenberg: Gluts eta Henry Rousseau ikusteko azken asteburua

Robert Rauschenberg: Gluts eta Henri Rousseau erakusketak Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko azken asteburua

Datorren irailaren 12an, igandean, Robert Rauschenberg: Gluts eta Henri Rousseau aldi baterako erakusketak itxi egingo dira.

Otsailaren 13an inauguratu zenetik, 568.423 bisitari baino gehiago etorri dira Robert Rauschenberg: Gluts erakusketara. Hirurogei inguru lanekin, Museoak antolatu duen erakusketa honek Robert Rauschenbergen metalezko lanen alde ez oso ezaguna aztertzen du eta horretarako honelakoak jarri ditu ikusgai: horma-erliebeak eta eskultura exentuak, bide seinaleekin, ihes hodiekin, kalandrekin, pertsiana metalikoekin eta abarrekin egindakoak.

Henri Rousseau ikusteko ere azken asteburu a da. 2010eko maiatzaren 25ean inauguratu zenetik, hain zuzen zendu zenetik ehun urtera, 320.269 pertsonek bisitatu dute. Espainian Modernotasunaren aitzindari izan zen artista berezi horri eskaini zaion lehenengo erakusketa monografikoa da eta hogeita hamar bat lanen bidez haren ibilbidearen eta gai aniztasunaren ikuspegi trinkoa azaltzen da.

Bi erakusketa horiek behin betiko itxi eta ondoren, urriaren 8an, Urrezko aroa: Städel Museum-en Holandako et Flandeseko pintura aldi baterako erakusketa irekiko du Guggenheim Bilbao Museoak. Franfurteko Städel Museuma 1816an sortu zen eta XVII. mendeko pintura holandar eta flandestarren Europako bilduma garrantzitsuenetako bat du. Hortaz, udazkenean zehar, bilduma horren maisulan nagusiez gozatu ahal izango dute bisitariek.

Bilbon, 2010eko irailaren 10ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.