Prentsa oharra

Rineke Dijkstra: The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK

Datak: 2014ko azaroaren 13a – 2015eko martxoaren 1a

Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya

Film & Video aretoa (103)

Guggenheim Bilbao Museoan Rineke Dijstraren The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK, (2009) lana ikusgai izango da 2014ko azaroaren 13tik 2015eko martxoaren 1era arte. Espainian lehenbiziko aldiz erakusgai izango da lan hori, eta Film & Video aretoak, bideoarteari, bideoinstalazioari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskainitakoak, hartzen duen hirugarren instalazioa izango da.

The Krazyhouse kanal askotako bideoinstalazioa da: lau proiekziok osatzen dute. Nerabe batzuk dantzan ageri dira, hondo zuri baten aurrean eta eurek aukeratutako musikaren soinuan. Rineke Dijkstra (Sittard, Herbehereak, 1959) gazte horiek Liverpooleko diskoteka enblematiko batean ezagutu zituen, The Krazyhouse izenekoan, eta klubean bertan inprobisatutako estudio batean grabatu zituen. Hiru laurdeneko planoak eta hurbileko planoak, aurpegieren xehetasunak argi eta garbi jasotzen dituztenak, tartekatzen dira. Bost protagonisten arteko aldeak ez daude hautatutako musikan soilik —popa, heavy metala zein teknoa—, itxura eta mugitzeko era desberdina ere badute.

Deskargatu PDF (213KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.