Prentsa oharra

Richard Artschwager

  • Datak: otsailak 29 – udazkena 2020
  • Komisarioak: Germano Celant, komisarioa, eta Manuel Cirauqui, Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna

Pinturaren eta eskulturaren artean, Artschwagerrek hizkuntza berezi bat garatu zuen bere garaian sortutako etxeko material berrietatik abiatuta, eta bere lanean figurazioa eta abstrakzioa, diseinua eta berrikuntza artistikoa elkartzera, eta gauza funtzionalak eta alferrikakoak konbinatzera jotzen zuen.

Labirinto ireki bat balitz bezala diseinatu da erakusketa, eta lanen sorta zabala dakar, hirurogeiko hamarkadan egindakoetatik mende honen lehenengo hamarkadan egindakoetara.

Artschwagerrek tokiak, eguneroko bizitzako eszenak eta altzari arruntak (mahaiak, aulkiak, armairuak, etab.) irudikatzen zituen, eta berrinterpretatu egiten zituen material industrial arruntak erabiliz; besteak beste, formika, Celotexa, pintura akrilikoa eta kautxuz estalitako zaldi-zurdak.

Artschwagerren obrak etengabe jartzen ditu zalantzan itxura eta funtsa, eta munduaren interpretazio fina eta errealista, umoristikoa eta, aldi berean, monumentala eskaintzen du.

Guggenheim Bilbao Museoak Richard Artschwager erakusketa dakarkigu. Aukera paregabea da Richard Artschwagerren sorkuntza-ibilbidea aztertzeko. Artschwagerrek (Washington, D. C., 1923 – Albany, New York, 2013) pinturaren eta eskulturaren artean egin zuen lan, eta hizkuntza berezi bat garatu zuen bere garaiko etxeko material berrietatik abiatuta. Germano Celant komisario ospetsuak prestatu du proiektua, eta Guggenheim Bilbao Museoak eta MART – Museo di arte moderna e contemporanea di Trento e Rovereto museoak antolatu dute. Proiektuak ia 70 obra biltzen ditu, eta baita oso gutxitan erakutsi diren artxiboko material eta dokumentuen sorta zaindu bat ere.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.