Prentsa oharra

Pello Irazu: Panorama

  • Data: martxoak 10-ekainak 25, 2017
  • Arte-arduraduna: Lucía Agirre

Pello Irazu funtsezko artista da gaur egungo euskal eta espainiar eskulturaren berrikuntzan. Hiru hamarkadatan zehar ibilbide sendoa garatu du, eta bertan, eskultura —zentzurik zabalenean— argazki, marrazki eta horma-irudiekin bateratu du.

Erabilitako diziplina edozein izanik ere, Irazuren lanak sakon jorratzen ditu gure gorputzen, objektuen, irudien eta espazioen arteko harreman anitzetatik sortutako arazoak.

Instalazioaren diseinua artistak berak taxututako gune kontzeptual eta fisiko batean uztartzen da, eta Irazuren ibilbideko mugarriak eta lanik garrantzitsuenak jasotzen ditu gune horrek.

Guggenheim Bilbao Museoak Pello Irazu. Panorama erakusketa aurkeztu nahi du: euskal eta espainiar eskultura garaikidearen berrikuntzako protagonisten artean dagoen artistaren 30 urteko ibilbidearen analisia, hain zuzen. Izenburuak adierazten duenez, atzera begirako erakusketek hartzen duten iraganerako joera baino gehiago, norabide anitz jasotzen dituen ikuspegia da hau: denbora espazioaren baitan tolesten da, eta nolabaiteko paisaia bat eskaintzen du.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.