Prentsa oharra

Olafur Eliasson: bizitza errealean

  • Egunak: 2020ko otsailaren 14tik 2021eko apirilaren 4arte
  • Komisarioak: Mark Godfrey, Nazioarteko Artearen goi-arduraduna, Tate Modern, eta Lucía Agirre, arte-arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa
  • Babeslea: Iberdrola
  • Tate Modern-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoaren lankidetzarekin.

Erakusketa 1990 eta 2020 urte artean sortutako hogeita hamar bat lanek osatzen dute, eta horietan gure ingurunea hautemateko eta bertan moldatzeko modua zalantzan jartzen da, gaur egun puri-purian dauden gaiez hausnartzera eramatearekin batera.

Eliasson-en lan artistikoaren elementu nagusiak honako hauek dira: naturarekiko kezka, Islandian igarotako denboratik sortua; geometriari buruzko ikerketa; eta inguratzen gaituen mundua hautemateko, sentitzeko eta bertan moldatzeko moduaren etengabeko ikerketa.

Eliasson-en lana artelanak eta erakusketak sortze hutsetik haratago doa, eta, era horretan, esku-hartze publikoak, proiektu arkitektonikoak eta aktibismoa sartzen ditu.

Museoaren kanpoaldean, hamaika metrotik gorako altuerako ur-jauzi bat aurkitzen da, aldamioekin eta ur-ponpekin egina, eta hiri-ingurunean «eraikitako naturarekiko» arreta pizten du ikuslearengan.

Guggenheim Bilbao Museoak Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketa aurkezten du. Gure garaiko artistarik nabarmenetarikoa den Olafur Eliasson-en (1967) jardueran zehar egiten den ibilbidea da erakusketa. 1990 eta 2020 urte artean sortutako hogeita hamar bat obraren bitartez —tartean, eskulturak, argazkiak, pinturak eta instalazioak—, erakusketarekin gure ingurunea hautemateko eta bertan moldatzeko modua aztertzen du artistak, gaur egun puri-purian dauden gaiez hausnartzera eramatearekin batera.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

Deskargatu BIDEO-IRUDIAK

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.